Itxi

Athletic Club

Manchesterrek ez du fitxatu

Ander Herrerak Athleticen jarraituko du

Erredakzioa

Manchester Unitedek ez du etete klausula ordaindu, eta, jokalari bilbotarraren ordez, Fellaini belgikarra fitxatu du.

  • Ander Herrera, Bartzelonaren aurkako partida batean. EFE

    Ander Herrera, Bartzelonaren aurkako partida batean. EFE

Ander Herrera erdilariak Athletic Cluben jarraituko du denboraldi honetan, Manchester Unitedek ez baitu ordaindu etete klausula (36 milioi euro). Jokalari bilbotarraren ordez, talde ingelesak Marouane Fellaini belgikarra (Everton) fitxatu du.

Fitxaketak egiteko epea gauerdian bukatu da, eta azken minutua arte ez da argi egon Herrerak etete klausula ordainduko ote zuen Futboleko Liga Profesionalean (LFP), aske geratu eta Manchester Unitedek fitxatu ahal izateko.

Azkenean, baina, talde ingelesak ez du ordaindu, eta, beraz, Herrerak Athleticen jarraituko du, Manchesterrekin akordioa bazuen ere.

Ander Herrera 2011. urtean iritsi zen Athleticera, zuri-gorriek Zaragozari 8,5 milioi euro ordainduta.

Athleticen egindako lehen denboraldian, taldeko zutabeetako bat izan zen, Fernando Llorenterekin eta Javi Martinezekin batera.

Igandean, Herrerak ez zuen jokatu Real Madrilen aurka, eta horrek hainbat zurrumurru piztu zituen. Gaur, Lezaman arituko da, 10:30ean.