Itxi

Athletic Club

Lesionatuta

Kike Sola, hiru edo lau aste baja

Erredakzioa

Nafarroako aurrelariak haustura du ezker hankako barne bikian, eta berdeguneetatik at egongo da ia hilabete bat.

  • Kike Sola. Argazkia: EFE

    Kike Sola. Argazkia: EFE

Kike Sola Athleticeko aurrelaria hiru edo lau aste baja izango da, ezker hankako barne bikian haustura duela konfirmatu baita.

"Haustura miofasziala du ezker hankako barne bikian. Irailaren 5eko entrenamenduan egin zuen. Hiru edo lau asteko baja pairatu beharko du, bere bilakaera klinikoaren arabera", adierazi du Bilboko klubak.

Jokalari nafarrak ezin izango ditu jokatu Celtaren, Espanyolen eta Betisen aurkako neurketak. Gainera, Granadaren kontrako partidara heltzea oso zaila izango da Kike Solarentzat.