Athletic Club
Abenduaren 22an, 19:00etan
LFPk orduz aldatu du Athletic-Rayo neurketa
Erredakzioa
Aldaketa Errege Kopako final-hamaseirenetako itzulerako partiden ordutegiak (abenduaren 17tik 19ra) ezagutu ondoren hartu dute.
-
Athletic. Argazkia: EFE
LFPk BBVA Ligako 17. jardunaldiko partidan batzuk orduz aldatzea erabaki du. Horrela, Athletic-Rayo neurketa, abenduaren 22an, igandean, jokatuko da, 19:00etan. Atletico-Levante partida ere orduz aldatu dute, eta azkenean, larunbatean, abenduaren 21ean jokatuko da, 20:00etan.
Aldaketa hauek 2014ko Errege Kopako final-hamaseirenetako itzulerako norgehiagoken orduak ezagutu ondoren egin dituzte. Itzulerako neurketak abenduaren 17tik 19ra jokatuko dira.
BBVA Liga (17. jardunaldia):
- Ostiral, abenduaren 20a
22.00etan, Elx-Malaga
- Larunbatean, abenduaren 21ean
16.00etan, Vila-real-Sevilla
18.00etan, Betis-Almeria
20.00etan, Atletico Madril-Levante
22.00etan, Granada-Reala
- Igandean, abenduaren 22an
12.00etan, Espanyol-Valladolid
17.00etan, Getafe-Bartzelona
19.00etan, Athletic-Rayo
21.00etan, Valentzia-Real Madril
21.00etan Celta-Osasuna.