Athletic Club
Igandean, 19:00etan
Athleticek Rayori irabazi nahi dio laugarren postuari eusteko
Erredakzioa
Gurpeguik hobera egin azken orduetan eta deialdian sartu du Valverdek. Laportek, aldiz, min hartuta jarraitzen du eta ezin izango du madrildarren aurka jokatu.
-
Iazko Athletic - Rayo partidaren irudia. Efe.
Athleticek Rayo Vallecano hartuko du San Mamesen igandean. Madrildarrak azken aurreko postuan dira eta punturen bat lortzea ezinbestekoa dute jaitsiera postuetatik irteten hasteko.
Zuri-gorriek, aldiz, San Mamesen duten bolada onaz baliatu nahi dute Rayori irabazi eta sailkapeneko laugarren postuan jarraitzeko.
Ligan jokatutako azken bederatzi neurketetatik bakarra galdu dute, iragan azaroaren 3an Atletico Madrilen aurka galdutakoa, hain zuzen. Velverdek gustuko hamaikakoa aurkitu duela dirudi.
Gurpeguik hobera egin azken orduetan eta deialdian sartu du Valverdek. Laportek, aldiz, min hartuta jarraitzen du eta ezin izango du madrildarren aurka jokatu.
Bestalde, Rayo premiazko egoeran iritsiko da Bilbora: jaitsiera postuetan da, baina morala goian dute duela pare bat egun Valladoliden aurka egindako partida onaren ondorioz (3-1). Taldeak azken bi hilabetetan lortutako garaipen bakarra lortu zuen; baita Kopako final-zortzirenetan sartu ere.
Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak zelairatzea:
Athletic: Iraizoz; Iraola, San José, Ekiza, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Muniain; Susaeta, Aduriz eta Ibai.
Rayo: Rubén; Tito, Gálvez, Zé Castro, Mojica; Trashorras, Baena; Lass, Adrián, Jonathan Viera; eta Bueno edo Nery Castillo.
Epailea: Prieto Iglesias (nafarra).
Estadioa: San Mames.
Ordua: 19:00etan