Itxi

Athletic Club

Derbia Anoetan

Etxeko bi entrenatzaile protagonista, 2007tik lehen aldiz

Erredakzioa

'Mané' eta Lotina izan ziren derbi batean aulkian eseri ziren azken bi euskal entrenatzaileak.

  • Jagoba Arrasate Anoetako aulkian izango da igandean. Efe.

    Jagoba Arrasate Anoetako aulkian izango da igandean. Efe.

Azken sei urteetan lehen aldiz, Realak eta Athleticek igandean jokatuko duten derbian etxeko bi entrenatzaile izango dira bi taldeen aulkian.

Konkretuki, 2006-2007 denboraldian izan zen egoera hori azkenengoz eman zen momentua.

Orduan Felix Sarriugarte zen bilbotarren entrenatzailea eta Jose Mari Bakero txuri-urdinena, baina, ez batak ez besteak, ez zuten asko iraun.

Bi taldeek entrenatzaileak aldatu zituzten denboraldi hartako bigarren itzulian, baina ordezkariak ere etxean aski ezagunek ziren bi gizon izan ziren: donostiarren aulkian Miguel Angel Lotina jarri zuten; bizkaitarrenean, berriz, Jose Manuel Esnal 'Mané'.

Ondoren, Realak Bigarren Mailan jokatu zuen eta bi taldeek kanpoko entrenatzaileen aldeko apustua egin zuten.

Realean Martin Lasarte uruguaiarra eta Philippe Montanier izan dira taldea zuzentzen azken urteetan. Athleticen, aldiz, Joaquin Caparros eta Marcelo Bielsa izan dira.