Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Athleticek emaitza on bat lortu nahi du Betisen aurka

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak gaur jokatuko du Benito Villamarinen Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko partida. Emaitza ona lortu nahi dute datorren astean San Mamesen kanporaketa gainditzeko.

  • Beñat Etxebarria. Argazkia: EFE

    Beñat Betisen aurka San Mamesen jokatutako partidan. Argazkia: EFE

Athleticek Betis izango du aurkari asteazken honetan Benito Villamarinen Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko partidan. Talde zuri-gorriak emaitza on bat lortu nahi du Sevillan, datorren astean San Mamesen jokatuko den itzulerako partidan erosoago egoteko.

Euskal derbian porrota jasotzetik dator talde zuri-gorria, baina orain Kopako partida da jokatu behar dena, eta Ligan egindakoak ez du balio. Athleticek 2005ean Kopako finalerdiak jokatu zituen Betisen aurka, eta talde andaluziarra nagusitu zen penaltien txandan. Ernesto Valverdek zuzentzen zuen Athletic garai hartan eta zuri-gorriak kanporaketan nagusi izan ziren arren, ez ziren gola sartzeko gai izan, eta penaltien txandan finalerako txartelik gabe geratu ziren. Betis izan zen finalera sailkatu zena, eta andaluziarrak Kopako txapeldun izendatu ziren Osasunari finala irabazi ostean.

Badirudi Ernesto Valverdek ez duela aldaketa handirik egingo hamaikakoan. Iago Herrerin atepean egongo dela dirudi. Badirudi Valverdek Herrerini utziko diola Kopa jokatzen. Toquero hasierako hamaikakoan egon daiteke Adurizen ordez. Derbian Adurizek jokatu zuen hasieratik eta baliteke Betisen aurka Toquero aurrelari titularra  izatea. Bestalde, Beñat Etxebarria bere zelaia izan zenera itzuliko da Athleticekin. Ustez, Valverdek ez dio hasieratik jokatzeko aukera emango, nahiz eta jokatu duenean taldeari asko lagundu eta puntuak eman dizkion. ‘Txingurri’k ez du aldaketa askorik egin orain arte hamaikakoetan, baina orain partida asko jokatu behar dite taldeak eta ikusi beharko da Valverdek nola kudeatzen duen taldea denboraldi amaieran fisikoki behera egin ez dezan.

Betisek ez dio Kopari uko egingo nahiz eta Ligan oso gaizki ari diren. Ligako egoera txarra ahazteko balioko dion garaipena lortu nahi du talde andaluziarrak. Matilla, Juan Carlos eta Paulao baja izango dira gripeak jota badaude. Xabi Torres eta Pesquis luzerako min hartuta daude. Nosa eta Braian Angulo sendatze prozesuan daude oraindik eta Vadillo sendatuta dagoen arren, ez du taldekideen erritmo berean entrenatu.

Ustezko hamaikakoak:

Real Betis: Sara; Chica, Jordi Figueras, Amaya, Nacho; Lolo Reyes, Nono, Salva Sevilla, Ruben Castro, Verdu, Jorge Molina.

Athletic Club: Herrerin; Iraola, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Herrera; Susaeta, Toquero, Muniain.

Epailea: Alfonso J. Alvarez Izquierdo.
Zelaia: Benito Villamarin.
Ordua: 20.00etan.