Athletic Club
San Mamesen
Athleticek laugarren postuari eutsi nahi dio, Almeriari irabazita
Erredakzioa
Valverdek ondorengo jokalariak deitu ditu:Iraizoz, Herrerín, Toquero, San Jose, Laporte, Beñat, Iturraspe, De Marcos, Ibai, Susaeta, Iraola, Rico, Muniain, Herrera, Ekiza, Balenziaga, Aduriz eta Sola.
-
Zuri-gorriek azkenengo bi porrotak ahaztu nahi dituzte. Efe.
Athleticek San Mamesen duen bolada onari eusten saiatuko da, bertan ez duelako denboraldi osoan partidarik galdu, lehen itzulia laugarren postuan amaitzeko. Aurrean Almeria izango du. Andaluziarrak sasoiko daude; azken bederatzi puntuetatik zazpi irabazi ditu.
Bilbotarrek, gainera, azken bi partidetan jasotako porrotak lehenbailehen ahaztu nahi dituzte: Anoetan 2 eta 0 galdu zuten Ligan, eta Villamarinen ere galtzaile atera ziren (1-0) Betisen aurka jokatutako Errege Kopako partidan.
Almeriaren aurkako partidarako, Valverdek ezin izango du Carlos Gurpegui erabili; atzelariak bost txartel hori ditu eta zigortuta dago. Bere lekua Mikel San Josek beteko du, ziurrenik, Aymeric Laporteren ondoan.
Hain justu, Laporte bera eta Aduriz dira deialdiko nobedadeak. Zerrendatik kanpo geratu dira Gurpegui eta Erik Moran.
Deialdian dauden gainontzeko jokalariak honako hauek dira: Iraizoz, Herrerin, Toquero, San José, Beñat, Iturraspe, De Marcos, Ibai, Susaeta, Iraola, Rico, Muniain, Herrera, Ekiza, Balenziaga eta Sola.
Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak zelairatzea:
Athletic: Iraizoz; Iraola, San José, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Muniain.
Almeria: Esteban; Rafita, Trujillo, Torsiglieri, Dubarbier; Ramón Azeez, Verza; Aleix Vidal, Soriano, Hélder Barbosa; eta Óscar Díaz.
Epailea: Gil Manzano (Extremadurakoa).
Estadioa: San Mames.
Ordua: 16:00etan.