Athletic Club
Erabakia
Gil Manzano epailea, zigortuta
Erredakzioa
Gil Manzanoren lanak Betis-Athletic partidan sekulako kritika zorrotzak jaso ditu egunotan eta Arbitraje Batzordeak ez du zalantzarik izan.
-
Gil Manzano, Betis-Athletic partidan. Argazkia: EFE
Espainiako Futbol Federazioaren Arbitraje Batzordeak Gil Manzano epailea zigortu du. Betisen eta Athleticen arteko partidan (0-2) hartu zituen zoritxarreko erabakiek eragin zuzena izan dute.
Betis bederatzi gizonekin geratu zen, epaileak adierazi ez zituen bi penalti eskatu zituen eta Athleticen aldekoagatik kexatu zen.
Gil Manzanoren lanak sekulako kritika zorrotzak jaso ditu egunotan eta Arbitraje Batzordeak ez du zalantzarik izan. Manzanok ez du Rayo Vallecano-Valentzia neurketa epaituko. Bere ordez, Clos Gomez arituko da.