Itxi

Athletic Club

BBVA Liga

Valverde Mestallara itzuliko da igandean Txapeldunen Liga defendatzeko

Erredakzioa

Zuri-gorriak talde titularrarekin joango dira Valentziara. Gaizka Toquero deialdian sartu da berriro; Beñat, aldiz, kanpoan geratu da, Ibai eta Kike Sola lesionatuekin batera.

  • Ernesto Valverde, Athleticeko entrenatzailea. Efe.

    Ernesto Valverde, Athleticeko entrenatzailea. Efe.

Valentziak eta Athleticek indarrak neurtuko dituzte igandean Mestallan (21:00etan). Etxekoek garaipena behar dute Europan jokatzeko txartela ematen duten postuetan sartzeko. Bilbotarrek, aldiz, laugarren postuan gehiago sendotzeko aukera dute.

Bilbotarrak taldekako lan bikaina egiten ari dira, eta aurreko aldean ere sasoiko dira. Ondorioz, laugarren postuan sendo dira bizkaitarrak, Txapeldunen Liga jokatzeko ondo bidean, eta horri gogor eutsi nahi diote azken jardunaldia arte.

Athleticen arrakastaren ardura gehiena Ernesto Valverde entrenatzaileak dauka. Valverde Mestallara bueltatuko da igandean, iaz Athleticera joateko Valentzia entrenatzen jarraitzeari uko egin ostean. 'Txingurri'ri infernua aurreikusi diote Valentzian.

Zuri-gorriak talde titularrarekin iritsiko dira Valentziara. Hala ere, badira baja batzuk: Ibai Gomez eta Kike Sola ez dira aulkian izango, biek mina baitute giharretan. Valverdek Gaizka Toquero sartu du deialdian, azken asteak lesionatuta eman ondoren. Beñat, aldiz, kanpoan geratu da, Kike Sola eta Ibai Gomez min hartutako jokalariekin batera.

Valentziari dagokionez, Pizziren taldeak porrota jaso zuen joan den jardunaldian Rayo Vallecanoren aurka, azken asteetako bolada ona etenda.

Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak ateratzea:

Valentzia: Diego Alves; Joao Pereira, Senderos, Mathieu, Bernat, Parejo, Javi Fuego, Feghouli, Fede Cartabia o Míchel, Vargas, Paco Alcácer.

Athletic: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Susaeta, Herrera, Muniain; Aduriz.

Epailea: Fernández Borbalan (andaluziarra).

Estadioa: Mestalla.

Ordutegia: 21:00etan.