Athletic Club
Adurizen ordezkoa
Guillermo, titularra izateko aukera gehiagorekin
Erredakzioa
Toquero 'pizgarri' garrantzitsua da Ernesto Valverderentzat. Andonio Iraola Athleticeko eskuin hegalera itzuliko da.
Ernesto Valverdek ez ditu Aritz Adurizen ordezkoaren inguruko zalantza guztiak argitu. Getaferen kontra zigorra beteko du Adurizek. Aldiz, Andoni Iraola eskuin hegalera itzuliko dela baieztatu du Valverde, Oscar de Marcosen ordez.
Gaizka Toquero eta Guillermo Fernandez erdiko aurrelaria izateko hautagaiak dira. Guillermo aukera gehiagorekin egon daiteke, aulkitik irtetzen denean Toquero 'pizgarri' garrantzitsua dela esan duelako Valverdek.
Entrenatzailearentzat, Toquero eta Guillermo "ezberdinak dira. Guillermo indartsuagoa da, eta Gaizka langilea, presioan asko ematen diguna eta goian tarteak irekitzen dituena. Oraindik pensatzen ari naiz. Baina ez da Adurizek jokatuko ez duen lehenengo aldia, eta bere bajak ez du gure jokatzeko modua aldaraziko".
Aduriz azkenaldiko golegilea izan da. Getaferen aurka, Valverdek "bigarren linea" berreskuratu nahi du, "Muniain, Herrera, De Marcos eta, batez ere, Mikel Rico" bezalako futbolariekin.
Borka Ekiza berriz entrenatu da taldearekin. Ibai Gomez eta Iñigo Ruiz de Galarreta, Iñigo Perezekin batera, beste zelai batean aritu dira.