Itxi

Athletic Club

Munichen

Ondo atera da Adurizi egin dioten ebakuntza

Erredakzioa

24 orduz behaketan egon beharko du jokalari zuri-gorriak, eta larunbatean bertan etxera joan ahal izango du.

  • Aritz Adurizen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Aritz Adurizen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Ondo atera da Aritz Aduriz Athleticeko jokalariari egin dioten ebakuntza. Gipuzkoarrak pubalgiak jota eman du denboraldi osoa, eta gaur Ulrike Muschaweck medikuak operatu du.

Athleticek jakitera eman duenez, ebakuntza anestesia lokala eta sedaziorekin egin da, eta ordubete baino gehiago iraun du, inolako arazorik gabe.

24 orduz behaketan egon beharko du Adurizek, eta larunbatean bertan etxera joan ahal izango du.



 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic Club