Itxi

Athletic Club

Alavesetik

Borja Viguera aurkeztu du Athleticek

Erredakzioa

Josu Urrutia presidentea aurrelariarekin batera agertu da Ibaiganen. Viguera 'oso pozik' dago Athleticekin 'ilusioz beteriko denboraldi' bati ekiteko.

1:21

Athleticek hurrengo denboraldiari begirako fitxaketa aurkeztu du Ibaiganen: Borja Viguera aurrelaria, Alavesetik. 25 urteko errioxarra Bigarren Mailako golegile nagusia izan da, Alavesek mailari azken momentuan eutsi dion denboraldi zailean.

Athleticera "oso pozik" heldu da Viguera, eta Ernesto Valverderi gauzak asko zailtzea nahi du, "ilusioz beteriko denboraldi" bati begira, baina badaki "zaila" izango dela.

Aurrelariak ez du gehiegi pentsatu behar izan erabakia hartzeko, "zenbait talde interesatuta" egon diren arren. Viguerak Realarekin egin zuen debuta Lehen Mailan, baina Nasticera joan zen utzita, eta oraindik ez du bere lehenengo gola sartu BBVA Ligan: "Asko hazi eta hobetu naiz. Garrantzitsuena gola dela ikasi dut. Orain erasokorragoa naiz golari begira".

Josu Urrutiak milioi bat euroko "transferentzia" dela esan du, eta ez klausularen ordainketa, gaur goizean Alavesek kontrakoa iragarri arren.