Athletic Club
Larunbatean, Ceutan
Bartzelonak eta Athleticek Kopa izango dute jokoan
Erredakzioa
Juan Luis Fuentesen emakumeak Kopako lehen titulua eskuratuko nahi dute katalanen aurka.
Bartzelonak eta Athleticek Erreginaren Kopako finala jokatuko dute larunbatean Ceutan. Ktalanek iazko garaipena errepikatu nahi dute eta zuri-gorriek, ordea, bere lehen Kopako garaikurra altxatu.
Iluntzeko 20:45ean Alfonso Murube futbol-zelaian zuzenean eskainiko dute neurketa ETBk eta eitb.com-ek.
Ligan jokatutako partidetan Bartzelona izan da nagusi. 1-0 eta 1-2 irabazi dute katalanek, halere, Juan Luis Fuentesen emakumeak gogotsu dira eta Kopa irabazi nahi dute aurten.