Itxi

Athletic Club

Denboraldiaurrea

Gorka Iraizozek eta Guillermok taldearekin entrenatu dute

Erredakzioa

Azken entrenamenduan ez zuten parte hartu ezta Getxoren kontrako partidan.

  • Gorka Iraizoz

    Gorka Iraizoz. EFE

Athletic Clubeko Gorka Iraizoz eta Guillermo Fernandez jokalariek normaltasunez entrenatu dute taldekideekin. Ostiraleko azken entrenamenduan ez zuten parte hartu ezta Getxoren kontrako adiskidantzazko partidan ere.

Atezaina, gripeak jota, entrenamenduetara joan gabe egon zen, aurrelariak, ordea, kolpea zuen gerrian. Gaur, normaltasunez entrenatu dute eta Ernesto Valverdek 31 jokalari izan ditu.

Asteartean, ostegunean eta ostiralean egingo dituzte hurrengo entrenamenduak zuri-gorriek, Austriara bidaiatu baino lehen. Larunbatean, arratsaldeko 18:00etan, Al Hilal taldearen kontra jokatuko dute bertan.