Itxi

Athletic Club

Playoffak

Valverdek 21 jokalari deitu ditu Napoliren aurkako partidarako

Asteartean jokatuko dute zuri-gorriek Txapeldunen Ligako playoffeko joaneko partida San Paolon. Toquero, Sola eta Aurtenetxe, deialditik at.

  • Athletic. Argazkia: EFE

    Athleticeko jokalariak M'gladbachi sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Athleticek datorren asteartean, abuztuaren 19an, jokatuko du Napoliren aurka Txapeldunen Ligako playoffetako joaneko partida. Igande honetan entrenamendua egin dute Lezaman eta ondoren, Valverde entrenatzaileak 21 jokalarik osatutako deialdia eman du.

Denboraldi-aurrean ikusitakoaren arabera, ez da ezustekorik egon Ernesto Valverderen deialdian. Kepa Arrizabalaga eta Unai Lopez dira berritasun nagusiak. Toquero, Kike Sola eta Aurtenetxe, aldiz, deialditik at geratu dira.

Jokalari hauek osatzen dute Napoliren aurkako joaneko partidarako deialdia: Iraizoz, Iago Herrerin, Kepa; Laporte, San Jose, Etxeita, Gurpegi, De Marcos, Iraola, Balenziaga; Mikel Rico, Iturraspe, Beñat, Unai López, Erik Moran, Susaeta, Ibai, Muniain; Aduriz, Guillermo eta Viguera.