Itxi

Athletic Club

Larunbatean, Malagan

San Mamesetik kanpo ondo hasten du liga Athleticek

Erredakzioa

Etxetik kanpo hasitako azken hiru denboraldietan ez dute galdu zuri-gorriek.

  • San José y Juanmi

    San José y Juanmi, la pasada campaña. EFE

Athleticek Malagan hasiko du aurten denboraldia, larunbatean, arratsaldeko 19:00etan.

Etxetik kanpo hasitako azken hiru denboraldietan Athleticek ez du galdu. Azken porrota 2002an izan zen, Liga Anoetako futbol-zelaian hasi zutenean; 4-2koa izan zen emaitza, Carlos Gurpeguik egin zituen bilbotarren bi golak.

2004-2005an Sadarren hasi zuten liga osasunaren kontra eta Miloseviek eta Etxeberriak egin zituzten partidako golak (1-1). 2010-201an Alacanteko Jose Rico Perezen 0-1 irabazi zuen Athleticek Herculesen aurka (Fernando Llorenteren gola) eta iaz, Ernesto Valverderen debutean, Valladoliden jokatu eta 1-2 irabazi zuten; Susaeta eta Munian izan ziren golegileak.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic