Itxi

Athletic Club

Larunbatean, 16:00etan

Bartzelona 'deseroso sentitzea' nahi du Valverdek

Erredakzioa

Athleticeko entrenatzailea larunbateko partida prestatzen ari da, Bartzelonaren aurka, 'joan-etorriz betetako norgehiagoka ez bihurtzeko' asmoarekin.

Ernesto Valverdek, Athleticeko entrenatzaileak, Bartzelona deseroso egotea nahi du larunbateko Ligako neurketan, "partida joan-etorriz betetako norgehiagoka ez bihurtzeko" asmoz, "hor talde handiak irabaztekoa aukera gehiago dituelako".

"Bartzelonak bere jokoa egiten badu, eroso eta ondo kokatuta dago. Camp Nouko partidak denbora kontuak dira. Zapalduz irabazten dizute", esan du Valverdek, ateak itxita egindako entrenamenduaren ostean.

Bartzelonara irabaztera joango da Athletic, baina Valverdek onartu du "halabeharrez atzean sartuta " egongo dela taldea "momentu batzuetan", baina helburua "Bartzelonak bere jokoa egiteko zailtasunak izatea" da.

"Orain momentu onean daude, irabazten hasi dutelako. Pilak kargatuta daude, bereziki motibatuta eta prest, aurkaria oso goian estutzeko asmoarekin, lehen bezala", esan du Valverdek Luis Enriqueren taldeari buruz.

Larunbateko hamaikakoa taldearen "beharren arabera osatuta" egongo da, aurkaria kontuan hartuta, eta ez asteazkeneko neurketaren arabera. Txapeldunen Ligako taldekako fasearen lehenengo partida izango da asteazkenean, San Mamesen, Shakhtar Donetsken aurka.

Guillermo Fernandez harrobikoa da arazo fisikoak dituen jokalari bakarra, oraindik bizkarreko minarekin. Asteazkenean entrenamendua utzi behar izan zuen. "Gaur askoz hobeto entrenatu da, eta ea bihar gurekin lan egin ahalko duen", esan du Valverdek.