Athletic Club
Igandean 21:00etan
Athleticek sentsazio onak berreskuratu nahi ditu Bernabeun
Erredakzioa
Iker Muniain deialdian sartu da, baina Aritz Adurizek minduta jarraitzen du eta zerrendatik kanpo geratu da.
-
Aritz, zalantza Bernabeuko partidarako. Argazkia: EFE
Athleticek Real Madrili egingo dio bisita igande honetan (21:00), BBVA Ligako zazpigarren jardunaldiko partidan. Talde zuri-gorria bolada txarrean murgilduta dago, eta Santiago Bernabeun autoestimua berreskuratzea izango du helburu.
Jarraian sei emaitza kaskar jaso ditu Athleticek (lau porrot eta bi berdinketa) eta horrek egoera larrian utzi du Valverderen taldea. Iker Munian ez zen ostiralean entrenatu eta Adurizek ez zuen lan saioa bukatu. Nafarra deialdian sartu da, baina donostiarrak minduta jarraitzen du eta zerrendatik kanpo geratu da.
Asteartean partida kaskarra jokatu zuen Athleticek Bielorrusian, BATE Borisoven aurka, eta merezitako porrota jaso zuen (1-2). Bilbotarren jokoa oso eskasa izan zen. Bernabeun, ligako atsedenera heldu aurretik, sentsazio onak berreskuratu nahi dituzte.
Valverdek Guillermo eta Kike Sola jarri ditzake hasierako hamaikakoan. De Marcosek eta Gurpeguik ere hasieratik jokatzeko aukerak dituzte.
Aurtenetxe eta Viguera, nobedadeak
Jon Aurtenetxe da Valverdek eskainitako deialdiko nobedade nagusia. Viguera ere zerrendara itzuli da. Bielorrusiara bidaiatu ez zuen arren, Valverdek Bernabeuko partidarako nahi du.
Ustezko hamaikakoak:
Real Madril: Casillas; Carvajal, Pepe, Sergio Ramos, Marcelo; Kroos, Modric, James; Bale, Cristiano Ronaldo eta Benzema.
Athletic: Iraizoz; De Marcos, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Beñat; Susaeta, Guillermo eta Ibai Gomez.
Epailea: Hernandez Hernandez
Futbol-zelaia: Santiago Bernabeu (21.00)