Itxi

Athletic Club

Adierazpenak

Alex López: 'Ez da ohikoa Athletic hain behean ikustea'

EEREDAKZIOA

Vigoko Celtako jokalariak Athletic ausart bat espero du, Ligako geldialdiaren ondoren. Hala ere, eurak indartsu sentitzen dira hurrengo partidan aurre egiteko.

  • Athletic-Celta Kopako artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Vigoko Celtako erdilaria den Alex Lópezek adierazi duenez, arraro egiten zaio BBVA Ligako sailkapenean Athletic horren behean ikustea. Zurigorriak azken aurrekoak baitira 4 punturekin, Koruñako Deportivoren parean.

‘Ez daude egoera onenean, baina itzelezko taldea izaten jarraitzen dute. Kalitate handiko jokalariak dira, eta seguru nago zorte txarreko bolada honi buelta emateko irrikaz daudela’, adierazi du futbolari galiziarrak prentsaurrekoan.

‘Mota guztietako egoerei aurre egitera ohituta daude, eskarmentu handiko jokalariak dira. Geldialdi hau ondo etorriko zaie arazoak hotzean aztertzeko eta gure aurka daukaten partida prestatzeko. Aurreko urten egin zuten denboraldiaren ondorioz, ez da arrunta hor behean ikustea”, gaineratu du.

San Mamesen puntuak lortzea lan samurra ez dela badaki Alex Lópezek, baina beraien jokoarekin jarraiki: ‘Gure maila emanez gero, edozeinen aurka lehiatzeko gai gara’, azaldu du erdilariak.