Itxi

Athletic Club

BBVA Liga

Balenziaga: 'Ez dugu beldurrik, Celtaren aurka jokatzeko gogoa baizik'

ERREDAKZIOA

Athleticeko defentsak adierazi duenez, Ernesto Valverde entrenatzaileak zera proposatu du: jokoa, intentsitatea eta taldeak zuen indar hori, berreskuratzea.  

  • Balenziaga eta Bóvedaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Athleticeko ezker hegalean aritzen den Mikel Balenziagak gaur azaldu duenez, zurigorriek ez dute beldurrik, Celtaren aurkako partida ahalik eta arinen heltzea baizik, atzo egin zen ohiko azken bileran Urrutia presidenteak adierazi zuen bezala.

Ondo jokatzeko gogo handia daukagu, irabazi ahal izateko eta sailkapenean gora egiteko aukera edukitzeko”, adierazi du Athleticeko defentsak.

Gauzak horrela, Ernesto Valverde entrenatzaileak irtenbideak proposatzen dizkiela azaldu du jokalariak; hala nola, duela hilabete taldeak zuen jokoa, intentsitatea eta indarra berreskuratzea.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • BBVA berriak