Athletic Club
Joko-krisia
Iturraspe: 'Argi daukat nire maila ematen hasi behar dudala'
Athleticeko jokalariak onartu egin du taldearen jokoa ona ez dela, eta jokalari guztiak, bera barne, iaz baino okerrago jokatzen ari direla.
Ander Iturraspe erdilariaren ustez, Athleticek jokoa ohi baino "gutxiago" kontrolatzen du, eta, horri aurre egiteko, Abadiñoko jokalariak bere ekarpena hobetzeko "erronka" hartu du.
"Argi dago taldeari gehiago eman behar diodala. Hobeto jokatzea da momento honetan daukadan erronka", esan du Iturraspek Lezamako prentsaurrekoan. Jokalariak gaineratu egin du, bera dela bere buruari "gehiago" eskatzen dion lehena, nahiz eta Valverde entrenatzaileak ere gauza bera eskatu dion.
Almeriaren joan aurretik Valverdek berak esan zuenez, Iturrasperekin solasaldia izan zuen jokalariari "aurrerapauso bat ematea" eskatzeko, selekzioarekin debutatu ostean "taldearen pisua bere gain hartzeko" eskatuko diotelako.