Athletic Club
Lezaman
Lesionatuek euren errekuperazioarekin jarraitzen dute
Erredakzioa
Ernesto Valverdek 17 jokalari izan ditu bere aginduetara. Muniain, Aduriz, Iraola, De Marcos eta Balenziaga ez daude guztiz errekuperatuta.
-
Iker Muniain
Iker Munian eta Aritz Aduriz Athleticeko jokalariek errekuperazio lanekin jarraitzen dute Lezaman eta gaur Oscar de Marcos, Andoni Iraola eta Mikel Balenziagarekin batera aritu dira.
Munianek ez zuen Valentziaren kontra jokatu eta gaur izan da bere aurreneko entrenamendua berdegunean. De Marcosek, Iraolak eta Balenziagak arazo fisiko larririk gabe beste erritmo batera egin dute saioa lan-karga murriztu nahian. Aduriz, bestalde, Xabier Clementerekin batera aritu da ordu bete gehiago errekuperazio ariketak egiten.
Entrenamenduan egon ez dena Guillermo Fernandez izan da, lesionatuta; Unai Lopez eta Aymeric Laporte, Espainiako zein Frantziako 21 urte azpiko selekzioekin dira.