Itxi

Athletic Club

Diego Simeone

'Athleticek jokalari onak dauzka zelai erditik aurrera'

Erredakzioa

Atleticoko entrenatzaileak konfiormatu egin du Saulek eta Griezmannek hasieratik jokatuko dutela, Kokeren eta Mandzukicen ordez.

  • Diego Simeone, Atletico Madril taldeko jokalaria. Efe.

    Diego Simeone, Atletico Madril taldeko jokalaria. Efe.

Diego Pablo Simeone Atletico Madrileko entrenatzaileak Athletic goraipatu du, eta San Mamesen “Saul eta Griezmann” hasieratik arituko direla iragarri du. Bi taldeek igandean neurtuko dituzte indarrak, 21:00etatik aurrera.

Simeonek Ernesto Valverderen lana ere azpimarratu du, eta jokalari bilbotarrak erasoan bikain aritzen direla esan du. Hala ere, Atletico Madrilek emaitza positiboa lortzeko itxaropena agertu du.

"Partida oso garrantzistua da, Ligako, Errege Kopako eta Txapeldunen Ligako gainontzeko partidak bezala. Zelai eta aurkari handiak dira, entrenatzaileak oso lan ona egiten du, eta jokalari onak dauzkate zelai erditik aurrera. Abiadura handikoak, Susaeta Munian… eta oso ondo iristen direnak, Rico eta Beñat, eta buruz trebeak direnak, Gurpegi eta Aduriz. Partida garrantzitsua da, ikusteko polita, eta guretzat ondo bukatzea espero dut", azaldu du Simeonek.

Halaber, Saul eta Griezmann hasierako hamaikakoa izango direla konfirmatu du, Kokek eta Mandzukicek ezin izango dutelako jokatu.

utelako jokatu.