Athletic Club
Larunbaterako
Iraola eta De Marcos, prest
Erredakzioa
Guillermok eta Aketxek, ordea, aparte egin dute lan eta etxean geratuko omen dira.
-
De Marcos, Atleticoren aurkako neurketan. Argazkia: EFE
Athleticek Riazorren, Deportivoren kontra, jokatuko du larunbat honetan 2015eko aurreneko liga partida, eta Lezamako entrenamenduan ikusitakoaren arabera, Andoni Iraola eta Oscar de Marcos jokatzeko prest daude. Ez ordea Guillermo Fernandez eta Ager Aketxe.
Iraola eta De Marcos normaltasunez entrenatu dira, baina Guillermok eta Aketxek aparte egin dute lan. Biak Atletico Madrilen aurkako neurketan lesionatu ziren. Iñaki Williams ere lehen taldearekin aritu da gaurkoan.