Athletic Club
Igande honetan, 17:00etan
Athleticek sailkapen nagusiko azkena hartuko du
Erredakzioa
Aritz Adurizek ezin izan zuen Riazorreko neurketa jokatu, baina donostiarra Elxen aurkako partida jokatzeko prest dago.
-
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Athleticek Elx BBVA Ligako azken sailkatua hartuko du igande honetan San Mamesen, 17:00etatik aurrera. Talde zuri-gorriak puntu bat baino ez du lortu jokatutako azken lau partidetan, eta horregatik irabazi beharra dauka.
Celtaren aurka, Kopako partidan, eskuratutako garaipenak (2-4) arnasa eman die lehoiei, baina badakite igandeko lehia ez dela erraza izango. Sailkapenean beherago dauden aurkarien aurrean partida kaskarrak jokatu ohi ditu talde bilbotarrak.
Aritz Adurizek ezin izan zuen Riazorreko neurketa jokatu, baina donostiarra Elxen aurkako partida jokatzeko prest dago. Aduriz berdegunean ez dagoenean, Athletic ez da aurkariaren sarea zulatzeko gai.
Aste honetan ikusitako entrenamenduen arabera, Iraolak eskuin hegalean jokatuko du, eta Oscar De Marcosek aurrerago egingo du. Etxeita, bestalde, defentsaren erdialdean arituko da, Laporterekin batera.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Susaeta, De Marcos, Muniain; Aduriz.
Elx: Tyton; Damian Suarez, Roco, Lomban, Domingo Cisma, Pasalic, Jose Angel, Fayçal Fajr, Cristian Herrera, Victor, Jonathas.
Epailea: Iglesias Villanueva.
Zelaia: San Mames.
Ordua: 17:00