Itxi

Athletic Club

Larunbatean, 20:00etan

Valverde: 'Vila-realeko puntuek balio izugarria dute'

Erredakzioa

Zuri-gorrien entrenatzaileak 19 jokalari deitu ditu larunbateko partidarako. Neurketa zaila du Athleticek Madrigalen.

  • Ernesto Valverde, Athleticeko entrenatzailea. EiTB.

    Ernesto Valverde, Athleticeko entrenatzailea. EiTB.

Azken bost jardunaldietan puntu bakarra lortu ostean, taldeak "konfintza berreskuratzea" espero du Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak, Vila-realen aurko partidan.

"Partida batean arazoak dituzunean, egoera hurrengoan pontzeko aukera daukazu. Konfiantza guk geuk sortu behar dugu. Asteazkenean Kopako final-laurdenetan sartzea lortu genuen, beraz, egoera ez da hain dramatikoa", esan du entrenatzaileak jokalarien animoaren inguruan galdetu diotenean.

Egoera pertsonalari dagokionez, Valverdek kezkatuta dagoela onartu du, baina egoera "arraroa" ez dela azpimarratu du, ez berarantzat, ezta jokalarientzat ere, halako momentu zailak "gehiagotan" bizi izan dituztelako. Halaber, egoerari "aurre" egin behar diotela esan du.

"Real Madrilen ostean, Vila-real da Ligako kontraerasorik onena duen taldea. Azkar jokatzen dute, ondo finkatutako sistemarekin, eta ondo zuzenduta daude. Kontratazioetan ere arriskatu egiten dute, etorkizuna duten gazteak fitxatzen dituzte, eta normalean asmatu egiten dute. Ez da harrigarria taldea hor goian egotea".

19 jokalari deitu ditu

Valverdek 19 jokalari eraman ditu Vila-realera: Iraizoz, Laporte, San José, Beñat, Iturraspe, De Marcos, Ibai, Bustinza, Iago Herrerín, Susaeta, Iraola, X.Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Aduriz, Viguera, Balenziaga, Unai López eta Williams.

z eta Williams.