Itxi

Athletic Club

Torinoren aurka

Valverde: 'Irabaztera zelairatu behar dugu'

Erredakzioa

"Partida erabakigarria" denez, hasierako hamaikakorik onena erabiliko duela iradoki du zuri-gorrien entrenatzaileak.

  • Ernesto Valverde, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

    Ernesto Valverde, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Athleticek Torino hartuko du ostegun honetan Europa Ligako final-hamaseirenetako itzulikoan, eta Ernesto Valverde zuri-gorrien entrenatzaileak partiden aurretiko ohiko prentsaurrekoa eskaini du. Olinpiko Turinen jokatutako norgehiagokan bina egin zuten.

"Irabaztera zelairatu behar dugu, ligako edoizen partidan egiten dugun bezala. Eta amaierarako minutu baten faltan, markagailua begiratuko dugu. Irabazten bagoaz, denek defendatuko dute; markagailuan atzetik egonez gero, aurkariaren arean sartuko gara. Egin ohi dugunari eutsi behar diogu, horri esker heldu garelako honaino", adierazi du.

Aritz Adurizi atsedena eman zion Turinen, baina San Mameseko hitzorduan egongo dela baieztatu du, eta, "partida erabakigarria" denez, hasierako hamaikakorik onena erabiliko duela iradoki du. Aldi berean, ohiko sistemaren alde egingo duela esan du, 1-4-2-3-1ekoaren alde hain zuzen ere.

Valverdek badaki taldea denboraldiko "une erabakigarrienetariko batean" dagoela, eta bizirik dirauen hiru txapelketatan aurrera egingo badu, dena eman beharko du "hurrengo sei egunetan". Europa Ligan final-zortzirenetarako txartela du helburu, Ligan bolada onari eustea, eta Kopan finalerako sailkatzea.

Valverde, azkenik, Ander Iturrasperen egoerari buruz mintzatu da, eta jokalaria ez dela "martxoaren amaierara arte" jokatzeko prest egongo aurreratu du.

Torino

Txapelketan jarraitzeko garaipena edo gol ugariko berdinketa (3-3koa, gutxienez) behar du talde italiarrak. Txartela maldan gora dauka Torinok, baina dena emateko prest agertu da.

Giampiero Ventura entrenatzaileak Marco Benassi zigortuaren baja izango du, eta bere ordez Alexander Farnerud suediarra jarriko du seguru aski.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic Club: Herrerin; Iraola, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; San Jose, Rico; Susaeta, Beñat, Muniain; Aduriz.

Torino: Padelli; Maksimovic, Glik, Moretti; Darmian, Farnerud, Gazzi, El Kaddouri, Molinaro; Quagliarella, Maxi Lopez.

Epailea: Liran Liany (ISR).

Futbol-zelaia: San Mames.

Ordua: 21.05

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic