Athletic Club
Larunbatean, 16:00etan
Athleticek Sanchez-Pizjuan gotorlekua hautsi nahi du
Erredakzioa
Sevillak ez du etxean partidarik galdu. Valverdek Susaeta deialditik kanpo utzi du. Aduriz, Unai Lopez eta San Jose dira nobedadeak.
Athletic denboraldiko momenturik gozoenean da jaitsiera postuetatik aldendu eta Europakoetara hurbildu ostean. Zuri-gorriek bolada ona bizi dute eta Sanchez-Pizjuanen jarraipena eman nahi diote, denboraldi osoan Sevillak etxean partidarik galdu ez duen arren.
Bilbotarrek azken bost partidak irabazi dituztem bata bestearen atzetik, eta Malagari presioa egiten jarraitu nahi dute. Malaga bost puntura dago, sailkapeneko zazpigarren postuan, Europan jokatzeko eskubidea ematen duen azken tokian, hain zuzen.
Iago Herrerin ordezko atezaina kenduta, Valverdek jokalari guztiak erabilgarri ditu, azken asteetako arazo fisikoak ahaztuta. Herrerin ere laster sendatuko da, eta datorren asterako jokatzeko moduan izatea espero dute.
Gauzak horrela, Aritz Aduriz hamaikakora bueltatuko da, Vigon egindako lesioa osatu ostean. Mikel San Jose ere hamaikakoan egotea espero da.
Valverdek ondorengo jokalariak deitu ditu, Susaeta kanpoan utzita: Iraizoz, Laporte, San José, Beñat, Iturraspe, De Marcos, Ibai, Iraola, X.Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Guillermo, Balenziaga, Remiro, Unai López, Williams.
Ustezko hamaikakoak:
Sevilla: Sergio Rico; Diogo Figueiras, Nico Pareja, Daniel Carriço, Fernando Navarro; Krychowiak, Iborra; Aleix Vidal, Éver Banega, Vitolo; eta Bacca.
Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San José, Rico; Williams, Muniain, Ibai; eta Aduriz.
Epailea: Álvarez Izquierdo (valentziarra).
Estadioa: Ramón Sánchez Pizjuán.
Ordua: 16.00.
>16.00.