Itxi

Athletic Club

Valentziaren aurka

Garrantzi handiko hiru puntu jokoan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Carlos Gurpeguik hartuko du seguru aski Laporteren lekua eta Ibai edo Guillermo dira Muniain ordezkatzeko hautagai nagusiak.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Athleticek Valentzia hartuko du ostegun honetan San Mamesen BBVA Ligako 30. jardunaldiko partidan. Hitzordu garrantzitsua izango da zuri-gorrientzat sailkapeneko zazpigarren postua eskuratzeko bidean. Valentzia gaindituko balu hiru puntura izango luke Valverderen taldeak Malaga. Javi Graciarenek porrota jaso zuen asteartean Ipuruan.

Iker Muniainen bajaz gain, Iturraspek ere ezin izango du neurketa jokatu zuntz-haustura baitauka eskuineko hankan. Laporte ere, zigortuta, baja izango da.

Carlos Gurpeguik hartuko du seguru aski atzelariaren lekua eta Ibai edo Guillermo dira Muniain ordezkatzeko hautagai nagusiak.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Iraizoz; De Marcos, Gurpegui, Etxeita, Balenziaga; San Jose, Rico; Williams, Beñat, Ibai; eta Aduriz.

Valentzia: Diego Alves, Barragan, Mustafi, Otamendi, Orban, Javi Fuego, Andre Gomes, Feghouli, Piatti, Rodrigo eta Alcacer.

Epailea: Fernando Teixeira Vitienes

Futbol-zelaia: San Mames

Ordua: 20.00