Itxi

Athletic Club

Ostiralean, 20:45ean

Kordoban irabazi eta Malagari 'presioa sartu' nahi dio Valverdek

Agentziak | Erredakzioa

Jon Aurtenetxe hasieratik arituko da berriro, esker hegalean, Mikel Balenziagak min hartuta jarrairtzen duelako.

01:25

Athleticek Kordobari irabaztea nahi du Ernesto Valverde entrenatzaileak Malagari zazpigarren posturako borrokan presioa sartzeko. Malagak zuri-gorriek baino hiru puntu gehiago dauzka, eta gol averagea alde, eta euren partida ez dute igandera arte jokatuko.

"Geroago jokatzen baduzu, aurkarien emaitzen berri duzu eta badakizu zer egin behar duzun, baina aurretik jokatzen duenak irabazi egien badu, horrek urduritasuna sortzen du", esan du Valverdek Lezaman emandako prentsaurrekoan.

Aurtenetxe, hamaikakoan

Jon Aurtenetxe hasierako hamaikakoan izango da berriro, ezker hegalean, Athleticek Nuevo Arcangel zelaian jokatuko duen partidan, Mikel Balenziagak min hartuta jarraitzen duelako.

Entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Kordobaren aurka jokatzeko: Iraizoz, Aurtenetxe, Laporte, San Jose, Beñat, Kike Sola, De Marcos, Ibai, Bustinza, Iago Herrerin, Susaeta, X.Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Aduriz, Viguera, Aketxe, Williams.

 
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea