Athletic Club
Arsenalen jarraituko du
Monrealek ez du Athleticen jokatuko
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarrak urte beteko kontratua du oraindik Arsenalen, eta bertan jarraitzea da bere asmoa.
-
Ncaho Monreal, Arsenaleko jokalari euskalduna. Argazkia: EFE
Nacho Monreal defentsa nafarrak ezeztatu egin du datorren denboraldiari begira, Athleticekin eduki zezakeen ustezko akordioa, eta asteazken honetan, Sky Sports kateari argudiatu dion arabera, Arsenalen pozarren dago.
Bere hitzetan: ?Oraindik urtebeteko kontratua dut Arsenalen, eta bertan jarraitzea da nire asmoa. Sekulako zortea dut hemen jokatu dezakeedalako eta gozatzen ari naiz?.
?Arsene Wenger entrenatzaileak ni bertan gelditzea nahi baldin badu, horixe egingo dut?, gaineratu du defentsak.
Osasunako jokalari oiak 28 partida jokatu ditu Premier Leaguen aurtengo denboraldian -39 partida lehiaketa guztietan-, eta hamaikako ezker hegalean aritu da, Kieran Gibbs beteranoaren aurretik.
Athleticen jokatu zezakeen zurrumurruak alboratu nahian, ?kontratua ahalik eta arinen luzatzea espero dut?, adierazi du Nacho Monrealek.