Athletic Club
Cuco Zigandarekin
Tiko Bilbao Athleticen talde teknikoan egongo da
Agentziak | Erredakzioa
'Cuco' Zigandaren taldean arituko da Athletic eta Osasunako jokalari ohia. Ez dute esan beteko duen lana.
-
Cuco Ziganda, Bilbao Athleticekin / EITB.
Roberto Martinez 'Tiko', Athletic eta Osasunako jokalari ohia, Bilbao Athleticen talde teknikoan egongo da. Jose Angel 'Cuco' Zigandak entrenatzen du zurigorrien bigarren taldea. Oraindik ez dute esan nafarrak egingo duen lana.
Tiko bederatzi denboraldiz egon zen Athleticeko lehen taldean. Erdilariak 230 partida jokatu zituen, eta 26 gol sartu zituen. Internazionala izan zen Espainiako selekzioarekin.
Bilbao Athleticen talde teknikoan beste jokalari ohi ere daude: Iñigo Lizarralde, bigarren entrenatzailea, Imanol Etxebarria, atezainen entrenatzailea, eta Eduardo Estibariz, prestatzaile fisikoa.