Itxi

Athletic Club

Gaur, 18:00etan

Bi goleko aldearekin ekingo dio itzuliko partidari Athleticek

Agentziak | Erredakzioa

Zuri-gorriak faboritoak dira Inter Bakuren aurkako neurketan. Partida zuzenean emango dute ETB-1ek eta eitb.eus-ek, gaur 18:00etan.

  • Eraso, Lezamako azken entrenamenduan / EFE.

    Eraso, Lezamako azken entrenamenduan / EFE.

Athleticek Inter Bakuri egingo dio bisita, Shafa Stadiumean, gaur 18:00etan, Europa Ligara sailkatzeko hirugarren txandako itzuliko partidan. Zuri-gorriek 2-0ekoa dute alde, joanekoan aldea handiagoa izan zen arren.

Beste aurkariak izango ditu Bilboko taldeak: belar artifizialeko zelaia eta Azerbaijaneko hiruburuko bero handia. Tenperaturari hezetasuna gehitzen zaio.

Hala ere, Athelticen nagusitasuna nabaria da, San Mamesen ikusi bezala, eta play-offetara igarotzeko faboritoak dira zuri-gorriak.

Zaur Svanadzeren emaitza onak aurreko kanporaketetan etxetik kanpo izan dira, eta bi gol sartu behar ditu berdintzeko. Erasoko jokalari gehiago espero dira, Huseynov bezala, eskuin hegalean, edo Dhiego Martins, aurrerago.

Athleticen, Gorka Elustondok Ander Iturrasperen ordez jokatuko du, San Mamesen bigarren zatian bezala. Mikel San Josek taldearekin bidaiatu du, baina zalantza da, kolpe batengatik.

Kike Sola azken orduko baja da, kolpea izan duelako entrenamenduan, eta 21 jokalariko deialdian, Ernesto Valverdek Alex Remiro atezaina sartu du, Bilbao Athleticekoa.

Aritz Adurizekin batera, Susaeta, Ibai eta bi golak sartu zituen Javi Eraso egongo dira aurrean.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Inter Baku: Agayev; Huseynov, Bayramov, Kasradze, Khizanishvili, Juanfran; Kvekveskiri, Hajiyev, Thiago Martins, Seydov; eta Aliyev.

Athletic: Herrerin; De Marcos, Gurpegui, Etxeita, Balenziaga; Elustondo, Beñat; Susaeta, Eraso, Ibai; eta Aduriz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic