Itxi

Athletic Club

Denboraldi-aurrea

Athleticek galdu egin du Interren aurka (2-0)

Agentziak | Erredakzioa

Emaitza zigor handiegia izan da Ernesto Valverderen taldearentzat, teorian ordezkoa den taldearekin aritu arren, ez direlako italiarrak baino gutxiago izan.

Athleticek 2 eta 0 galdu du Milaneko Interren aurka Parmako Ennio Tardini estadioan jokatutako partidan. Bilbotarren denboraldi-aurreko azken lagunarteko partida izan da, eta neurketako golak Stevan Jovovicek eta Mauro Emanuel Icardik egin dituzte.

Partidak Europa Ligako atariko kanporaketaren eta Espainiako Superkoparen artean harrapatu du Athletic. Valverdek teorian ordezko diren jokalariak erabili ditu, baina, hala ere, emaitza zigor handiegia izan da bilbotarrentzat, neurketa osoan ez baitira italiarrak baino gutxiago izan.

Inter hobea izan da, hori bai, izandako aukerak aprobetxatzeko orduan. Gutxi izan dituzte, pare bat, eta zuri-gorriek beste hainbeste, baina Valverderenek ez dute errematatzean asmatu.

Fitxa teknikoa:

2 - Milanoko Inter: Handanovic (Carrizo, 68. min); Santon (Ranocchia, 46. min), Miranda (Nagatomo, m.61), Murillo (Manaj, 68. min), Juan Jesus; Medel (Montoya, 61. min), Guarin (Palacio, 46. min), Gnoukouri; Brozovic, Jovetic (Di Marco, 61. min) eta Icardi.

0 - Athletic Club: Iraizoz; Bóveda; Gurpegui, Etxeita (Iriondo, m.46), Aurtenetxe; Undabarrena (Eraso, 56. min), Elustondo (Laporte, 56. min); Lekue (Aketxe, 84. min), Unai López (Galarreta, 79. min), Ibai (Viguera, 56. min); eta Guillermo (Sabin, 56. min).

Golak: 1-0, 27. min: Jovetic. 2-0, 84. min Icardi.

 

t="utf-8">
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic