Athletic Club
Entrenamendua
San Jose taldearekin entrenatu da; Balenziaga eta Elustondo, aparte
Agentziak | Erredakzioa
Elustondok, 'oso pozik' Athleticen, uste du 'ez dela batere urduritu behar' emaitzengatik, taldea 'abuztuan bide on batetik datorrelako, eta 'bide horretik helduko dira puntuak' Ligan.
Athleticeko jokalariak lanera itzuli dira hurrengo neurketa prestatzeko, Getaferen kontra. Mikel San Jose normaltasunez entrenatu da berriro, eta Mikel Balenziagak eta Gorka Elustondok taldetik aparte egin dute lan.
San Josez gain, arazo fisikoengatik hiru aste jokatu gabe, Iñaki Williams, giharretako lesioa osatzen, eta bigarren taldeko atezain Alex Remiro ere egon dira.
Balenziaga eta Elustondo taldetik aparte entrenatu dira, Ander Iturraspe bezala. Beasaingoa 'gainkarga txiki bat' du, eta badirudi igandean jokatu ahalko duela, Balenziagak bezala.
Eneko Boveda izan da zelaira atera ez den bakarra. Zalantza da. Williams eta Iker Muniain, luzaro lesionatuta, sendatzeko prozesuan daude.
Gorka Elustok prentsarrekoan esan duenez, "ez da batere urduritu behar" emaitzengatik, taldea "abuztuan bide on batetik datorrelako", eta "bide horretik helduko dira puntuak" Ligan.
"Bi partida dira soilik, eta aldeak oso txikiak dira. Getaferen aurkako hiru puntu garrantzitsu direla jakinda ekin behar diogu, baina zoratu gabe. Larritasuna gu baino gehiago bada, bide txarretik goaz", esan du.
Erdilaria "oso pozik" dago Athleticen ondo moldatu izanagatik. "Jokatzeak eta taldeari laguntzeak hobeto sentiarazten dizu", nabarmendu du Elustondok.
du Elustondok.