Athletic Club
Prentsaurrekoa
Gurpeguik Europa Ligan 'sartutako arantza' atera nahi du
Agentziak | Erredakzioa
Europako bigarren txapelketaren multzoen fasea ostegunean hasiko du Athelticek, 'ahalik eta urrunen heltzeko' asmoarekin.
Carlos Gurpeguik prentsaurrean adierazi duenez, Europa Ligan 'ahalik eta urrunen heltzeko' asmoa du Athleticek. Ostegunea hasiko du txapelketa Augsburgonen aurka, eta iaz Torinok kanporatu osteko "arantza" kendu nahi du.
"Denok daukagu arantza kanporaketa hori izan zelako moduagaitik, Turinen binako berdinketa lortu eta San Mamesen galtzeagatik. Gainera, orain dela gutxi finalera heldu nintzen eta gauza on asko eman zigun. Horregatik lehiatu eta txapelketa ona egin nahi dugu", esan du Athleticeko kapitainak.
Gurpeguiren arabera, zurigorriak "errespetu osoz" daude Augsburgoren zain, eta nabarmen du larunbatean taldeak Bayern Munichi "gauzak zail" jarri zizkiola. Azken minutuan irabazi zuen Guardiolaren taldeak penalti polemiko bati esker.
"Oraindik gehiago aztertu behar ditugu taldea eta jokalariak, baina Europan dabilen edozein talde alemaniarrek errespetu osoa merezi du", esan du.
"Oso pozik eta harro" azaldu da jokalaria, Getaferen aurka Lehen Mailako 300. partida jokatu izanagatik. "Orain dela asko jokatu ahal izan nituen, baina oso pozik nago eta etorkizunera begira nago. Ondo nago, sentsazio onekin, eta taldeari lagundu nahi diot denboraldi ona egiteko", gehitu du Gurpeguik.
u du Gurpeguik.