Itxi

Athletic Club

2016ko Eurokopa

Etxeita eta San Jose, Espainiako selekzioaren deialdian

Erredakzioa

Min hartuta dauden Carvajal, Iñigo Martinez eta Bruno jokalarien bajak ordezkatzeko, Del Bosquek Athleticeko bi jokalariak eta Mario Gaspar sartu ditu deialdian.

  • Etxeita eta San Jose. Argazkia: EFE

    Etxeita eta San Jose, Beñatekin eta Balenziagarekin entrenamendu batean. Argazkia: EFE

Mikel San Jose eta Xabier Etxeita Athleticeko jokalariak Espainiako selekzioaren deialdian sartu dira Vila-realeko Mario Gasparrekin batera, min hartuta dauden Iñigo Martinez (Reala), Bruno Soriano (Vila-real) eta Carvajal (Real Madril) jokalarien ordez.

Espainiak 2016ko Eurokoparako sailkapen fasean Luxemburgoko eta Ukrainako selekzioen aurka jokatuko dituen partidetarako deitu ditu hiru jokalari hauek Vicente Del Bosque hautatzaileak.

San Jose beste deialdi batzutan ere egon da, Mario Gasparrek Espainiako selekzioaren gazte mailetan jokatu du, eta Etxeitarentzat lehen deialdia da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic