Itxi

Athletic Club

Prentsaurrekoa, Lezaman

S. Merino: 'Ez nuen uste hau guztia horren azkar pasako zitzaidanik'

Erredakziioa

Urdulizeko (Bizkaia) jokalariak Europa Ligako atariko kanporaketan egin zuen debuta lehen taldean, Bakuren aurka. Denbora gutxian, lehen taldean jokatzera pasa da, eta Superkopa irabazi du.

  • Sabin Merino. Argazkia: EFE

    Sabin Merino Real Madrili denboraldi honetan sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Sabin Merinok Bilbao Athleticekin Bigarren Mailara igotzea lortu zuen ekainan eta abuztuan debuta egin zuen lehen taldearekin Inter Bakuren aurkako Europa Ligako atariko kanporaketan.

Gainera, abuztuan Athleticekin Superkopa irabazi zuen, talde zuri-gorriak azken 31 urteetan lortu zuen lehen titulua. "Dena azkar pasatu da. Uda mugitua izan dut, eta ametsetan ere ez nuen pentsatuko hau guztia horren azkar gertatuko zitzaidanik", esan du 23 urteko Urdulizeko (Bizkaia) jokalariak Lezaman egin duen bere lehen prentsaurrekoan.

"Ezin dut hitzekin adierazi azken hilabete hauetan gertatu zaidana. Gertatu zaidan guztia oso berezia izan da. Deskribatu ezin dezakedan poztasuna sentitzen dut", gaineratu du Merinok.

Bigarren B Mailan jokatzetik Lehen Mailan jokatzera pasa da Sabin Merino denbora gutxian eta maila bien arteko desberdintasunak nabaritu ditu dagoeneko: "Lehen Mailan dena askoz azkarrago egin behar duzu, eta 90 minutuetan zehar oso kontzentratuta egon beharra dago. Erritmoan eta intentsitatean igarri dut aldaketa".

Merinok argi utzi du ez duela hegalean edo aurrealdean jokatzeko arazorik. Raul Garciaren fitxaketarekin, Iñaki Williamsen itzulerarekin (lesioa gainditu ostean) eta Iker Muniain lesioa gainditzen ari dela ikusita Sabinek badaki "konpotentzia handia izango duela", baina horrek ez du kokiltzen eta "lehiakortasunak hobeto jokatzera bultzatuko duela" uste du.

Deportivo izango da Athleticen hurrengo aurkaria eta Sabin Merinok igandeko norgehiagokaren garrantziaz hitz egin du: "Partida garrantzitsua da guretzat sailkapenean aurrerapausoa eman ahal izateko. Deportivo aurkari zaila izango da. Oso ondo jokatzen ari da, eta batez ere etxean oso arriskutsuak dira".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic