Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Valverde: 'Neurketarik biribilenetako bat izan da etxetik kanpo'

Agentziak | Erredakzioa

Athleticeko entrenatzaileak ez du uste taldeak 'gainetik pisua' kendu duenik kanpoan irabazita. Beñat 'guretzat oso garrantzitsua' dela uste du.

0:48

Athleticeko entrenatzaileak, Ernesto Valverdek, Belgraden Partizanen aurka lortutako garaipenaren (0-2) garrantzia nabarmendu du, "etxetik kanpo egindako neurketarik biribilenetako batean".

"Partida ona izan da, oso serioa. Aurretik jarri gara eta lasaitasuna emango zigun golaren bila joan gara, baina berandu etorri da. Uste dut lehenago sartzea merezi izan dugula. Zelai zaila da eta pozik gaide beste aukerak ematen dizkigulako sei puntu izateak", esan du teknikoak Serbian.

Valverderentzat, neurketak San Mamesetik urrun jokatutako partiden "linea jarraitzen du, guxi batzuk kenduta". "Nagusi izaten jakin dugu, AZren aurka bezala -2 eta 1 galdu zuten zurigorriek-, baina gaur alde jarri gara, eta beste egunean ez genuen asmatu. Etxetik kanpo egindako neurketarik biribilenetako bat izan da, baita emaitza alde izan dugulako ere", esan du.

Bestalde, zurigorrien entrenatzaileak ez du uste Athleticek "gainetik pisua kendu" duenik denboraldiko lehenengo garaipena eskuratuta etxetik kanpo, eta gehitu du bi aste barruko partida San Mamesen, Partizanen aurka berriz ere, "are garrantzitsuag dela", Augsburgek Holandan irabazi duelako.

"Irabazten duenak asko izango du eginda", esan du teknikoak. Bigarren gola eta agian partidako onena izan den Beñati buruz ere hitz egin du.

"Oso garrantzitsua da niretzat. Ondo datorkigu bera jokoa berreskuratzea, ondo antolatzen duelako. Baloi asko ukitzen dituenean, ona da guretzat. Gaur egin du, zelaigunearen egoeragatik erraza ez bazen ere, eta gola egindako lanaren emaitza izan da", gehitu du.

Valverde, azkenik, Markel Susaetaren aldaketa azaldu du: "Akilesen tendoiko tendinitisagatik" izan da. Athleticekin Europan gehien jokatu duen bigarren jolakaria da Susaeta, 47rekin.