Itxi

Athletic Club

Gainkarga abduktorean

Muniain berriz lesionatu eta bere berragerpena atzeratu egingo da

Erredakzioa

Athleticeko jokalariak lesio larria jasan zuen apirilaren 4an. Irailaren 15ean taldearekin entrenatzen hasi zen, baina berregartzeko prest zegoenean gainkarga jasan du eskuin hankako abduktorean.

  • Iker Muniain. Argazkia: EFE

    Muniain larri lesionatu zen unea, apirilaren 4an, Sanchez Pizjuanen. Argazkia: EFE

Iker Muniainen berragerpena atzeratu egingo da. Athleticeko jokalariak gainkarga du eskuin hankako abduktorean eta berriro partida ofizial batean ikusteko denbora gehiago itxaron beharko dute zale zuri-gorriek.

Muniainek ezker hankako aurrealdeko lotailu gurutzatua apurtu zuen apirilaren 4an Sanchez Pizjuan zelaian jokatu zen Sevilla-Athletic patidan eta hilabate beranduago ebakuntza egin zioten. Ordutik aurrera, errehabilitazio prozesua hasi zuen.

Irailaren 15ean taldearekin entrenatzen hasi zen. Bere eboluzioa oso ona izaten ari zen, eta uste baino lehenago berragertuko zela espero zen. erdilari zuri-gorria taldekideen erritmo berean entrenatzen ibili da azken asteetan, baina eskuin hankako abduktorean duen gainkargak bere berragerpena atzeratu egingo du.

ratu egingo du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic