Athletic Club
Sanchez Pizjuanen
Sevilla-Athletic (0-0): Gola falta izan da
Jon Lopez
Erredakzioa
Sevillak eta Athleticek partida polita jokatu dute, baina golarekin ez dute asmatu. 51. minutuan Romaricek ikusitako txartel gorriak neurketa baldintzatu du.
Sevillak eta Athleticek golik gabe berdindu dute erritmo altuko partidan. Norgehiagoka seigarren minutuan Romaric Sevillako jokalariak ikusitako txartel gorriak baldintzatu du.
Sevillak itsu-itsu ekin zion partidari golaren bila. Partidaren jabetza hartu zuten lehenengo minututik, eta zuri-gorriak estutu zituzten nabarmen.
Iraizozi lanak eman zizkioten, eta atezain nafarrak gelditu bikoitz ikusgarria egin behar izan zuen Sevillakoen gola saihesteko. Sufrimendu-une latzak izan ziren zuri-gorrientzat.
20. minututik aurrera andaluziarren nagusitasunak erabatekoa izaten jarraitu zuen, baina Joaquin Caparrosen taldeari arazo handirik sortu gabe.
Etxekoen nagusitasuna bigarren zatiaren hasieran ere errepikatu zen eta lehen zatiko gidoia errepikatuko zela zirudien.
Baina De Marcosek lozorrotik atera zituen jokalari zuri-gorriak. Ezker hegaletik egindako jokaladi eder batekin taldekideak suspertu zituen.
Iturraspe ere erasora jo zuen. Ideia bikaina, Romaricek erdilari zuri-gorriaren barneraldi bat moztu zuen bigarren zati honetako seigarren minutuan. Azken atzelaria zen eta beraz, txartel gorria erakutsi zion Muñiz Fernandezek. Talde andaluziarra, hamar jokalarirekin.
Une horretatik aurrera, Athleticek hartu zuen jokoaren gidaritza, baina gol aukera garbirik sortzeko gaitasunik gabe. Garbiena, Llorentek eta Iturraspek izandako aukera bikoitza. Palopek maisuki gelditu zituen bi erremateak.
Pixkanaka-pixkanaka, ordea, Sevillak aurrera begiratu eta Navasen, Kanouteren eta Rodriren bitartez, adostasuna apurtzeko aukerak izan zituen. Ez zuten asmatu, baina
Erritmo bizikoa izan zen norgehiagoka azken txanpan. Uko egiteko asmorik ez zuten taldeek. Partida zirraragarria izan zen, baina golik gabekoa.
Fitxa teknikoa:
0 - Sevilla FC: Palop; Stankevicius, Fazio, Dragutinovic, Adriano; Jesus Navas, Renato (Rodri, 86''), Romaric, Perotti (Diego Capel, 60''); Acosta (Lolo, 56'') eta Kanoute.
0 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Amorebieta, Castillo; Gurpegui, Iturraspe (David López, 64), Javi Martinez, Gabilondo (Iñigo Perez, 88''); De Marcos (Susaeta, 75'') eta Llorente.
Horrela bizi izan dugu partida.