Itxi

Athletic Club

Lezaman

Beñatek taldetik at entrenatu du, eta Iraizozek ez du saioa bukatu

Agentziak | Erredakzioa

Iñigo Lekue izan da berdegunea zapaldu ez duen jokalari bakarra. Hegaleko jokalariak barruko instalazioetan egin du lan.

  • Gorka Iraizoz. Argazkia: EFE

    Gorka Iraizoz. Argazkia: EFE

Athletic astearte honetan iztuli da lanera, ostegunean AZ Alkmaarren aurka jokatu behar duen Europa Ligako partida prestatzen hasteko. Beñat Etxebarriak taldetik at entrenatu du, eta Gorka Iraizoz atezainak saioa lehenago bukatu du, min hartuta.

Iraizoz ordezkatzeko Unai Simon Basconiako atezaina entrenatu da lehen taldearekin. Bestalde, Beñatek talde nagusitik at egin du lan saioa. Iker Muniainek errekuperazio ariketak egin ditu Xabier Clemente prestatzaile fisikoarekin eta Ibai Gomezek ariketa leunak egin ditu.

Malagaren arkako partidan ordezkoen aulkian egon eta deialditik at geratu ziren jokalariekin batera, egotzia izan zen Mikel San Jose eta Markel Susaeta ere ibili dira lanean.

Iñigo Lekuek ez du berdegunea zapaldu. Hegaleko jokalariak kolpe bat hartu zuen Linenseren aurkako partdan eta Lezamako barruko instalazioetan entrenatu da.

n entrenatu da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic