Athletic Club
San Mamesen
Athletic-Valladolid (2-0): Europarekin amesteko garaipena
Josu Bilbao
Erredakzioa
Caparrosen mutilek garaipen garrantzitsua lortu dute Valladolid kaskar baten aurka eta 40 puntuak lortu dituzte Ligan. Europa League-a puntu batera eta Champions-a 3 puntura dauzka orain Athleticek.
Lehen zatiko aukerak aprobetxatu zituen Athleticek eta Valladolid ez zen emaitzari buelta emateko gai izan. Gaizka Toquerok partida borobila egin zuen, bi golak sartzeaz gain, esfortzu handie egin baitzuen presioan, eta San Mameseko zaleek txalo zaparrada batez agurtu zuten aurrelari arabarra.
Onésimoren mutilak baloiaren jabetzarekin eta kontrolarekin hasi zuten partida baina kontraerasoek partidaren erritmoa apurtu zuten lehen zatiko hasierako minutuetan. 27. minutuan, Gabilondok alboko sakea ederki jarri zuen lehen zutoinean eta Toquerok, bakarrik, sare barrura bidali zuen baloia 1-0ekoa jarriz. Susaetak aukera garbi bat huts egin zuen 2-0ekoa jartzeko baina bere jaurtiketa gora joan zen, ate aurrean bakarrik zegoelarik. 2-0ekoa jarri zuena, Toquero izan zen, Justo Villar atezaina ederki gainditu eta gero eskuin oinaz baloia ate barrura bidaliz 35. minutuan. Lehen zatiko azken minutuetan Valladolid kontrola izaten saiatu zen baina ez zen Iraizozen atera arriskuz heldu.
Bigarren zatian Valladolid partidaren bila irten zen baina Onesimoren mutilek ez zuten gola sartzeko bidea aurkitu eta Gorka Iraizozek ez zuen arazo handirik eduki. Athleticek emaitza handitzeko aukera batzuk izan zituen baina Justo Villar atezaina bikain ibili zen bigarren zati osoan. Gainera, epaileak Llorenteren gol bat bertan behera utzi zuen, aurrelaria jokoz kanpo zegoela ikusi zuelako.
Beraz, Caparrosen mutilak europar postuetara hurbiltzen dira 40 puntu dituztelarik eta Europa League-a puntu batera dute eta Champions postuetan dagoen Sevilla 3 puntura.
Fitxa teknika:
Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San José, Amorebieta,Castillo; Susaeta (Íñigo Pérez, 74. min), Orbaiz, Javi Martínez,Gabilondo (David López, 89. min); Toquero eta Llorente (Muniain, 60. min).
Real Valladolid: Justo Villar; Marcos, Baraja, Arzo, DelHorno; Pelé; Keko (Marcos, 76. min), Borja (Bueno, 66. min), Lázaro(Medunjanin, 46. min), Diego Costa; eta Manucho.
Golak:
1-0, 27. min: Toquero.
2-0, 36. min: Toquero.