Itxi

Athletic Club

Euskal Selekzioa

Nekanek hautsita du aurreko lotailu gurutzatua

eitb.eus

Athleticek 24 urteko aurrelariaren lesio larria konfirmatu du. Euskal Selekzioaren partidan, bizkarrean utzi behar izan zuen Miniestadi, zelaian esku-ohe eta medikurik ez zegoelako.

1:03

Athleticeko jokalari Nekane Diezek ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura du, talde zurigorriak baieztatu duenez. 24 urteko aurrelariak denboraldi osoa galduko du.

Medikuen arabera, Nekanek "traumatologoarengana joko du" hurrengo egunetan "ebakuntzaren data zehazteko".

Jokalaria Euskal Selekzioaren partidan lesionatu zen, Kataluniaren aurka. Lesio larriak ezohiko irudia utzi zuen. Selekzioaren bi kideen bizkarrean utzi behar izan zuen Miniestadi, esku-oherik eta medikurik ez zegoelako.