Itxi

Athletic Club

Asteazkenean, 20:30ean

Athleticek Celtaren aurka garaipena lortuta agurtu nahi du 2015a

Agentziak | Erredakzioa

Asteazken honetan, 20:30ean, jokatuko dute bi talde hauek urteko azken partida, Balaidosen. Susaeta min hartuta dago, eta baja da Vigoko partidarako. Iturraspe eta Boveda ere deialdik at geratu dira.

  • Aduriz. Argazkia: EFE

    Aduriz, Celtari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Celtak eta Athleticek asteazken honetan Balaidosen agurtuko dute 2015. urtea. Vigoko taldea Txapeldunen Ligako postuetan da 31 punturekin eta zuri-gorriak zazpigarren postuan daude, 24 punturekin. Athleticen helburua garaipena lortu eta aldeak murriztea da.

Susaeta min hartuta dago, eta baja da partida honetarako. Eibartarraen tokia, Sabin Merinok hartuko du hamaikakoan. Muniain sendatuta dago, baina ez hasieratik jokatzeko moduan eta Iturraspek ere lesioa gaindituta du. Dena den, Abadiñokoa ez da deialdian sartu. Boveda eta Elustondo ere deialditik at geratu dira. Athleticen hasierako hamaikakoan ziur egongo dira: Aduriz, Beñat, Laporte, Williams eta Raul Garcia jokalariak.

Celtaren aldetik, Augusto Fernandez Atletico Madrilera joango da, baina badu jokatzeko aukeraren bat. Badirudi, ordea, erdilariak ez duela jokatu nahi. Gainera, Celtak Nolitoren baja garrantzitsua izango du. Berizzok zuzentzen duen taldearen erasoko lerroa, Iago Aspasek, Orellanak eta Bongondak osatuko dute.

Ustezko hamaikakoak:

Celta: Ruben; Hugo Mallo, Sergi Gomez, Cabral, Jonny; Wass, Hernandez; Bongonda, Orellana, Señe; eta Aspas.

Athletic: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Williams, Raul Garcia, Sabin Merino; eta Aduriz.

Epailea: Perez Montero.

Zelaia: Balaidos.

Ordua: 20.30.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic