Itxi

Athletic Club

Prentsaurrekoa

Eusko Jaurlaritzak San Mames Barrian sartuko dela baieztatu du

Erredakzioa

55 milioi euro jarriko du futbol zelai berrian eta barruko atletismo pista edukiko du.

Eusko Jaurlaritzak 55 milioi euro jarrito dite San Mames Barria eraikitzeko. Bost zatitan jarrito du dirua. 5, 10, 12, 13 eta 15 milioi euro jarriko du 2010a eta 2014ª artean. Hala adierazi du Manu Salinero Eusko Jaurlaritzako idazkari nagusiak.

Salinerok prentsaurrean eman dite kopuru hauek jakitera. Blanca Urgell Kultura sailburua eta Patxi Mutiloa kirol zuzendaria ere izan dira prentsaurreko horretan.

Eusko Jaurlaritzak proiektu honetan sartzeko bi baldintza jarri zituela azaldu du. Zelaiaren "gestioa publikoa izatea" eta "finantzazio publikoa erabilera publikora bideratzea".

Kultura sailburuak esan du San Mames Barriak "igerilekudun polikiroldegia eta kirol eta osasen zentrua" edukiko duela.

San Mames Barriak barruko atletismo pista izango du zelai azpian.