Itxi

Athletic Club

Molinon

Sporting-Athletic: Ilusioa mantentzea da helburua

Haritz Gallastegi

Lezama

Txapeldunen Ligan sartzeko apustuaren alde jardín da berriz Caparros. Iturraspe Iñigo Perezen partez da deialdiko aldaketa bakarra.

Mailari eusteko borroka alde batera utzi eta bestelako erronkei aurre egiteko prest dago talde zuri-gorria. Athleticek Europarekin egiten du amets. Baikorrenek, berriz, Txapeldunen Liga dute helburu. Caparros da euretako bat. "Txapeldunen Ligan sartzeko gauza guztiak egin beharko ditugu ondo sasoia amaitu bitartean. Baina, egun aukera daukagu", esan du teknikari zuri-gorriak.

Txapeldunen Liga edo Europa izan, baina onenen artean jarraitzea gura du talde bizkaitarrak. Ez dute aukera pasatzen laga gura. "Zaleen artean dagoen ilusioa mantendu behar dugu". Horretarako, ezinbestekoa izango da Molinonen emaitza ona eskuratzea. Jakinekoa da Sportingen etxea Athleticen bigarren etxea dela. Baina denboraldi honetako Sporting mendean hartzea gaitzagoa dela uste du entrenatzaileak. "Ez da partida samurra izango. Sportingek asmatu egin du fitxatzerako orduan", esan du Caparrosek.

Gurpegi hamaikakora bueltatuko da

Caparrosek ez du iraultzarik egingo hamaikakoan. Zelai erdiari sendotasun gehiago emateko Gurpegi zelairatuko du eskuin hegalean. Beste aldaketa aurrean egon daiteke. Llorentek bermatuta dauka lekua taldean eta ikusi egin beharko da nork jokatzen duen bere ondoan. Aste guztian zehar kili-kolo egon den Toqueroren eta Susaetaren artean aukeratu beharko du Caparrosek. Deialdian, berriz, Iturraspe da berritasun nagusia. Euskarria Iñigo Perezen partez aukeratu dute.

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San José, Amorebieta, Castillo; Gurpegi, Javi Martinez, Orbaiz, Gabilondo; Toquero edo Susaeta eta Lloente.

Molinon
20:00etan
Epailea: Fernandez Borbalan