Athletic Club
Larunbatean, 16:00etan
Athleticek Bernabeuko bolada txarra eten nahi du
Agentziak | Erredakzioa
Mikel San Jose eta Iñaki Williams zigortuta daude eta ezin izango dute jokatu. Markel Susaeta ere ez da Madrilera joan, gaixorik dagoelako.
-
Aritz Aduriz izango da erreferentzia, zuri-gorrien erasoan. Argazkia: Efe.
Athleticek Santiago Bernabeun defendatuko du sailkapenean duen Europako postua, baina azken urteetako estatistikak kontra dituela: azken 16 partidetatik 15 galdu ditu Real Madrilen estadioan.
Horrez gain, zuri-gorriek bi baja garrantzitsu dituzte: Mikel San Jose eta Iñaki Williams, biak zigortuta daude. Markel Susaetak ere ez du jokatuko, gaixorik dagoelako.
Litekeena da San Joseren lekua Ander Iturraspek hartzea, eta Williamsen hutsunea betetzeko, Valverdek Iñigo Lekueren posizioa aurreratu dezake, Oscar de Marcos eskuineko hegalean jarrita.
Erasoan Aritz Aduriz egongo da. Donostiarra asteko protagonista izan da 35 urte bete dituelako bere ibilbide profesionaleko momenturik gozoenean. Adurizek onartu egin du Bernabeun gola egitea "erronka polita" dela, orain arte ez duelako Bernabeuko atea zulatu.
Ustezko hamaikakoak
Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Danilo; Kroos, Modric, Kovacic; James, Cristiano Ronaldo y Benzema.
Athletic: Iraizoz; De Marcos, Bóveda, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Beñat; Lekue, Eraso, Sabin Merino; y Aduriz.
Epailea: Álvarez Izquierdo (kataluniarra).
Estadioa: Santiago Bernabeu.
Ordua: 16.00etan
rong> 16.00etan