Athletic Club
Klubaren inkesta
Athletic: Bazkideen %7a bakarrik, filosofia aldatzearen alde
Erredakzioa
Gainera, bazkideen %56ek ondo ikusi luke euskal diaspora filosofiaren barnean hartzea. "Erabateko fidagarritasuna" eman die Fernando Garcia Macua presidenteak erantzun horiei.
Athletic Clubeko bazkideen %7 inguru agertu da klubaren filosofia aldatzearen alde. Hori da Athleticek bazkideei bidalitako harrobiari buruzko inkestatik atera daitekeen ondoriorik esanguratsuena.
"Euskaldunak izateagatik harro", sentimendua eta "ezberdinak, bakarrak" izatearen nortasuna dira bazkideek erantzunetan gehien errepikatutako esaldiak. "Erabateko fidagarritasuna" eman die Fernando Garcia Macua presidenteak erantzun horiei.
Ekimenean 6.464 bazkidek hartu dute parte eta ikaragarrizkotzat jo du Macuak kopuru hori. Euskal diasporari buruzko itauna ere agertzen zen inkesta horretan eta bazkideen %56ek ondo ikusi luke diaspora filosofiaren barnean hartzea.