Athletic Club
BBVA Liga
Bartzelona-Athletic (4-1): Barçak ez du barkatzen
Jon Lopez
Erredakzioa
Zuri-gorriek irudi polita eskaini dute Nou Campen, baina ezin izan dute ezer egin Bartzelonaren eraginkortasunaren aurrean.
Athletic Clubek 4-1 galdu du F.C.&' || 'nbsp;Bartzelonaren aurka&' || 'nbsp;Nou&' || 'nbsp;Campen. Eraginkorrak izan dira oso Guardiolaren jokalariak lau gol eginda;&' || 'nbsp;Caparrosenek irudi ona eman dute hala ere. Golak Jeffrenek,, Bojanek&' || 'nbsp;(2) eta Messik egin dituzte&' || 'nbsp;Bartzelonarentzat;&' || 'nbsp;eta Markel Susaetak zuri-gorriena.
Bi entrenatzaileek ezustekoak sartu dituzte euren hamaikakoetan. Caparros, etxekoak ezustean harrapatzeko asmoarekin; eta Guardiola, Arsenalen aurkako Txapeldunen Ligako partidarako balak gordetzen.
Talde zuri-gorriak ederki ekin dio neurketari eta lehenengo eraso jokaldien protagonista izan da. Susaetak eta Javi Martinezek aukera politak izan dituzte Victor Valdesen ate aurrean.
Baina Barça eta Messi ez dira ezkutuan gelditzen diren horietakoak, eta pixkanaka-pixkanaka agertzen hasi dira. Jeffrenek, 26. minutuan, gol batekin gauzatu du gainerakoek erakutsitakoa.
Llorentek partida berdintzeko aukera izan du berehala, baina ez du asmatu eta Bartzelonak Athletic zigortu du. Bojanek bartzelonarren bigarrena egin du 40. minutuan.
Bigarren zatiaren hasierarekin batera Toquero eta Yeste zelairatu dira Gabilondoren eta David Lopezen ordez, eta zuri-gorriek bere arean sartu dute Barça. Toquerok, Llorentek, Javi Martinezek eta Gurpegik aukera paregabeak izan dituzte, baina kamuts, ez dute asmatu.
Baina barkatuz gero, Bartzelona bezalako talde batek zigorra prest izaten du, eta Bojanek bere bigarren gola egin du (58. minutua) atzelari zuri-gorriek gaizki defendatutako jokaldi batean.
Hamar minutu geroago Messik laugarrena egin du, partida erabakita utziz. Azken txanpan Markel Susaetak Athleticen gol bakarra egin du, markagailua txukunduz.
Bartzelonak, egia da, aise irabazi du neurketa. Athleticek, hala ere, itxuroso jardun du eta zuri-gorriek blaugranek baino korner gehiago atera eta jaurtiketa gehiago egin dituzte.
4. Bartzelona: Valdés; Puyol, Piqué, Chygrynskiy, Abidal; Maxwell, Touré Yaya (Jonathan, 75. min.), Sergio (Xavi, 53. min.), Jeffrén (Bojan, 59. min.); Messi eta Bojan.
1. Athletic: Iraizoz; Iraola, San José, Amorebieta, Koikili; Gurpegui, David López (Toquero, 46. min.), Javi Martínez, Gabilondo (Yeste, 46. min.); Susaeta eta Llorente (Iturraspe, 65. min.).
Golak: 1-0, 26. min.: Jeffrén. 2-0, 40. min.: Bojan. 3-0, 58. min.: Bojan. 4-0, 68. min.. 4-1, 76. min.: Susaeta.
Epailea: Mateu Lahoz.